MARIDAJE DASTAKETA
Eskaintza maridaje dastaketak egitean datza, txakolinaren eta elikagaien arteko maridajearen inguruko ikuspegi berri bat eskainiz, haien aroma-aztarnaren bidez. Izan ere, txakolin eta elikagai bakoitzak, osatzen dituzten ehunka molekula aromatikoen artean, bat baino ez du nagusi gainerakoen gainetik, eta, beraz, bere profil aromatikoa markatzen du. Nola edo hala esatearren, bere DNA aromatikoa da. Familia bereko molekula aromatiko batek edo gehiagok menderatutako osagaiak edo likidoak konbinatzen baditugu, emaitza zatien batura baino handiagoa da; hau da, sinergia aromatikoaren efektu baten ondorioz, 1+1=3 eta batzuetan 4 ere bai.